2009/11/24

AZTERKOSTA 2009: 6. MAILA

Urriaren 6an 6.mailako ikasleok Sopela hondartzara joan ginen eta han Eusko Jaurlaritzako txosten bat bete genuen. Honetan, besteak beste, ikerketa frogak egin genituen: uretako tenperatura, ph-a, nitritoak, nitratoak, oxigeno eta beste gauza batzuk neurtu genituen. Gainera, itsas landareak eta izaki bizidunak bilatzen egon ginen eta hain eguraldi ederra izan genuenez, uretan freskatu eta arearekin jolastu genuen.
ZEIN EGUN DIBERTIGARRIA PASATU GENUEN!